EKINTZAK
Maiteren historia
Lekukotasun erreala da: neska nerabe batek, 15 urte zituela, haurdun gelditu zen, eta erabakia hartu zuen haurdunaldiarekin aurrera jarraitu eta bere mutil-lagunarekin ezkontzekoa. Lekukotasun hau egokitua, antzeztua eta bideoz aurkeztua izan da, jarduera hau lantzeko, eta bideo hori Sexumuxu aplikazioan txertatuta dago. Maiteren historian zazpi zati bereiz daitezke: sarrera, lehenengo sexu-harremanak, haurdunaldia ukatzea, erabakia hartzea, zalantzak, gertatutakoa onartzea eta gomendioak. Jarduera horretan ikasleei proposatzen zaie galderak eginez zati horietako bakoitza lantzea. Sexumuxu aplikazioko dokumentuei estekak eskaintzen zaizkie eta beste esteka batzuk proposatzen dira, Internet bidez kanpotik datozenak.
Ferminen historia
Homosexualitatearen gaiari heldu nahirik diseinatu da jarduera hau. Horrekin batera, sexu-aniztasuna ezagutu, onartu eta berarekiko begirunea landu nahi da, horren agerpen guztietan.
Fermin mutil bat da, eta bere nerabezaroan zehar nabaritzen eta aurkitzen ari da bere sentimenduak, bai erotikoak, bai maitasunezkoak. Pixkanaka-pixkanaka jabetuz doa bera erakartzen dutenak gizonezkoak direla. Ferminek bere lagun minena den neskagan jartzen du uste osoa. Lehenengo aldiz beste pertsona bati Vicky horri, adierazten dizkio bere kezka eta ezinegonak. Honek lagundu, ulertu eta animatu egiten du.
Txataren bidezko elkarrizketa
Sexu-harremanaren hastapenetara egiten den lehenengo hurbilketa da. Gelako ordenagailutik egiten da, gai aktiboa baita, eta hain berezia den esperientziaren aurrean lagun minen sostenguak zelako garrantzia duen azpimarratzen da.
Chat de Maialen
Chat de Jokin
Lekukotasunak
“Lekukotasunak” da jarduera honen izena. Helburu hau betetzeko diseinatu da: entzunezkoak erabiliz, sexu eta maitasunaren aldetiko premiei aurre egiteko har daitezkeen jarrera desberdinak eskaintzea. Hiru lekukotasun erakusten dira. Jarduera honetan bideoak ikusi ez ezik, landu egiten dira, eta horretarako Sexumuxu aplikazioan proposatzen diren ariketak egiten dira.
Juan
Olatz
Malen
Miren
Fernan
Eneko
Maialeni eta Jokini egindako elkarrizketak
Koadrilaren lokalean komentatzen da tokiko telebistan batean gazteen sexualitateari buruzko erreportaje bat egiten ari direla. Elkarrizketak egiten ari dira, eta Maialenek eta Jokinek parte hartu dute horietan. Elkarrizketak grabatuta daude eta lokaleko telebistan daude ikusgai. Elkarrizketetan aletuz doaz elkarrizketatu diren bi lagun horien ikuspuntuak, zalantzak, beldurrak eta itxaropenak.
Entrevista a Jokin
Entrevista Maialen
Lehenengo esperientziak
Jarduera-multzo honen bitartez lehenengo sexu-harremanak lantzen dira. Jendea esperientzia horietara nola iristen den islatu nahi da jarduera horietan. Aztertzen dira beldurrak, zalantzak, aurreiritziak eta estereotipoak. Off-eko ahotsen teknika erabiltzen da proiekzioetan, horien bidez irudikatzen baita norberak bere buruarekin egin baina aditzera ematen ez duen bakarrizketa.
Sábado noche
Primera alternativa
Segunda alternativa